XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasieratik baieztatzen du 1974. urtean 26 urte dituelarik Azpileko 1914. urtean maixu izango dela.

Ez dago koherentzia handirik.

Agian idazleak ez du nahi Patxi garai zehatz baten pertsonaia bezala agertu eta baliapide hauetara jotzen du, Patxi edozein aroko gizona dela adieraziz.

Umetandik orduko klase agintariek ezarritako pentsamoldean bidez alienaturik azaltzen bazaigu, gero Barisara joaten denean aldaketa bat sortuko da bere baitan.

Injenierutza ikasi ondoren maisu izatea erabakitzen du heziketa aldatzeko.

Gizartearen aldaketa bat bilatzen du: Herria kontzientziarazi nahi du, galdu duen nortasuna berreskuratzeko.

Lehenengo pausoa geroko belaunaldiari begira ematen du, haurren heziketa aldatuz.

Don Anxelmo hil eta bera maixu jartzen denean, hirukotea hausten da.

Bigarren urratsa gurasoei hurbiltzea izango da; era berean honela herriarekin harremanetan jarriz.

Patxiren funtzioa Pello bultzatzea da, boterea herriaren eskutan berriz ere izan dadin.

Funtzio hau betetzen duenean, nolabait Patxi bigarren mailako pertsonaia bilakatzen dela esan genezake.

Zahartzaroan bere heriotzak zentzu bat izan zedin, agintarien eskultura baten gainera botako du bere burua.

Honek herriaren berpizte bat dakar, Pelloren heriotzaz geroztik herria lur jota gelditzen bait da.

6. PELLO.

Haurtzarotik ezagutzen dugu pertsonaia hau.

1924. urtean agertzen da lehenengo aldiz hamaika urte dituelarik.

1940. urtean desagertuko da, tiro batez hiltzen dutenean.

Pertsonaia garrantzitsu bat bada ere, bere biziak ez ditu orri asko hartzen.